Brexit dela eta, Erresuma Batua Europar Batasunatik irtetzeko adostutako hitzarmen bat lortzea zailagoa dirudi.
Jabetza industrialeko eskubideei dagokienez, alderdiek gaur egungo erkidegoko araudiaren pean kokatzen diren eskubideen interesak kaltetu ez dezaten konpromisoa adierazi dute. Eskubide horiek Europako Batasuneko marka eta diseinuak hartzen dituzte barne.
Erresuma Batua Europar Batasunetik irteten denean, EBko marka komertzialak eta diseinuak jada ez dira lurralde horretan eraginik izango. Hala ere, erregistro horien jabeek eskubide guztiak osorik mantentzen dituzten neurriak hartu dira kontuan. Hori bai, Erresuma Batuko nazioko araudien arabera.
Brexit hitzarmenek trantsizio-aldia aurreikusten dute beharrezkoak diren ekintzak burutzeko titularren eskubideak bermatzeko. Hitzarmenik gabe irtentekotan neurri berdinak aurrera ditzala dirudi, trantsizioko aldia ezabatuz.
Europar Batasuneko emandako marka eta diseinuak
Oraindik zalantza asko daude mahai gainean, baina badirudi Erresuma Batuak Europako Batasunaren esparruan erregistratutakoen baliokide diren marka eta diseinu nazionalak emango dituztela. Marka eta Diseinu hauek ez dira kostu gehigagorik izango titularrentzat, eta horien aplikazio datak, lehentasunak … mantenduko dira.
Prozesuan dauden eskaerak Brexit denboran
Europar Batasunetik Erresuma Batua irteten den unean, prozesuan dauden kasuen egoera konplexuagoa da. Kasu honetan, Erresuma Batuan baliokide eskaera bat egitea beharrezkoa izango da, dagokion gastuekin . Erresuma Batuan eskaera berri hauek egiteko epea Brexit datatik 9 hilabetekoa izango da. Edonola ere, EUIPO-k(Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoa) emadanko eskaera-data mantenduko da.
Eregistro internazionalak
Ezin dugu ahaztu behar Europako Batasuna izendatzen duten nazioarteko marka eta diseinuekin egoera berdin batean egongo direla.
Bada garaia Europako Batasunean daukagun marka eta diseinuak egiaztatzeko¡



