ETEentzako laguntzak Industria Jabetzarako
Berriak

ETEentzako laguntzak Industria Jabetzarako

EUIPOk 2022rako iragartzen du ETEentzako Laguntza Programa bat, Industria Jabetza gaietan.

 

“Enpresentzako Ideiak bultzatutako” ETE Funtsaren Programa2022ko abenduaren 16raarte egongo da zabalik.

Europar Batasuneko ETEek funts hauek eskuratu ahal izango dituzte Jabetza Industrialeko aktiboak babesteko: Markak, Diseinuak eta Patenteak.

Laguntzak babes-eskaera aurkeztu baino lehen eskatu behar dira eta onetsi arte itxaron gastua egiteko. Hau da, lehenik eta behin, aurkeztu nahi den modalitaterako laguntza eskatzen da eta diru-laguntza onartu arte itxaron (15 egun inguru). Onartu ondoren, 4 hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, tasak ordaintzeko eta gastuaren egiaztagiriak EUIPOra bidaltzeko. EUIPOtik dagokion itzulketa kudeatuko dute, gutxi gorabehera, hilabeteko epean.

Marka eta Diseinuetarako diru-laguntza 1.500 eurokoa da.

Europar Batasuneko marka eta diseinuetarako, tasa ofizialen %75 itzultzeko aukera dezakezu.

Espainian eta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetako marka eta diseinuetarako, itzulketaren zenbatekoa ere tasen %75 izango litzateke, baina tasak txikiagoak dira.

Nazioarteko Marken (Madrilgo Hitzarmena) eta Nazioarteko Diseinuen (Hagako Akordioa) bidez babestuta dauden Europako Batasunetik kanpoko marka eta diseinuetarako, tasa ofizialen itzulketa horien zenbatekoaren %50era iritsiko da.

Patenteerako diru-laguntza 750 eurokoa da.

Patente-eskaeraren izapidetze nazionalean eskaera, azterketa, emakida eta argitalpen-tasa ofizialen %50 itzultzea aukera dezakezu.

San Martin Jabetza Industrialaren Aholkularitzan zure Jabetza Industrialaren ondasunak babesteko laguntza hauen eskaera kudeatu dezakegu.

Laguntza hauek eskuratzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Leave your thought here