
EURASIA: Errusian ez ezik, estatu gehiagotan, Jabetza Industriala babesten
Eurasiako Patenteak, Diseinuak eta Markak, Errusian ez ezik, estatu gehiagotan jabetza industriala babesteko eskualdeko sistema bat da.
Eurasiako Patenteen Erakundea 1995ean sortutako nazioarteko erakundea da. Eurasiako Patenteen Bulegoak (EAPO) Eurasiako Ekonomia Batasuneko (EAEU) estatu batzuen asmakizunak eta diseinu industrialak babesten ditu Eurasiako patentearen bidez. Bere jatorriari buruz hitz egin genuen blogan.
Eurasiako patenteak
Asmakizunak babesteko patente bat da. Patente bat eskatzeko, aztertzeko eta emateko prozesua bateratzen du Eurasiako Patenteen Erakundearen estatu kide guztientzat. Momentuz 8 estatuek osatzen dute, 2011n Moldavia alde egin ostean.
Egungo estatu kideak dira: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Kazakstan, Kirgizistan, Tadjikistan,Turkmenistan eta Errusia.
EurasiaKO diseinuak
2021eko Ekainaren 1etik aurrera Eurasiako Patenteen Bulegoa diseinuak babesteko eskaerak prozesatzen hasi da. Horrela, diseinu baten babesa lor daiteke aldi berean hainbat estatu kidetan.
Une honetan herrialdeak hauek dira: Azerbaijan, Armenia, Kazakstan, Kirgizistan, Errusia, Tadjikistan. Datozen hilabeteetan diseinua babesteko sistema honekin bat egiteko Bielorrusiarekin hitzarmena indarrean sartzea espero da.
EurasiaKO markak: indarrean sartzear dagoen sistema
Eurasiako Ekonomia Batasunaren (EAEU) Marken Itunak eskualde-sistema berri bat ezartzen du markak eta jatorri-deiturak babesteko. 2020ko otsailean sinatu zuten bost estatu kideek: Armenia, Bielorrusia, Kazastan, Kirgizistan eta Errusia. Itunaren bidez, estatu kideen barruan markak eta jatorri-deiturak aurkezteko eta erregistratzeko sistema bateratua sortzen da.
2021eko Apirilaren 26an indarrean sartu arren, oraindik ez dago eskatzaileentzako eskuragarri eta 2022ko Uztailaren inguruan funtzionatzen hastea espero da.