Hobekien adierazten zaituen marka
Markak

Hobekien adierazten zaituen marka

Markei buruz pentsatzen dugunean, izendapenen zerrenda amaigabea pentsa dezakegu: izen iradokitzaileak, laburpenak, siglak eta baita izen propioak ere. Logotipoak ere burura etortzen zaizkigu, haiek izan ditzaketelako marka ikaragarriak, lehen begiradan bereizten ditugunak. Nork ez du berehala bereizten Nike-ren ikurra edo Twitter-ren txori urdina?

Seinale tradizional horietatik kampo (deiturak, logotipoak eta horien konbinazioa), marken legeak aukera ematen du kategoria horietan sartzen ez diren zeinu bereizgarri ugari erregistratzeko. Hauek dira beti kontuan ez ditugun aukerak, esate baterako, hiru dimentsiotako, soinu edo kolore markak.Izan ere, Marka Legearen erreforma berriaren ostean, aukerak zabaldu dituzte eta marka mota berriak agertzen dira, hala nola hologramak edo mugimendu markak.

Momentu honetan zure markaren irudia zehazten ari bazara edo eguneratzeko moduaz pentsatzen baduzu, erabilgarri dauden marka mota guztiak kontuan hartu eta zure produktu edo zerbitzua hobeto egokitzen dena erabaki. Marka mota egokia aukeratzeak izugarrizko aldea izan dezake.

Kontsultatu zure esku dauden aukera guztiak eta zalantzarik baduzu, hemen gaitzazu, behar dituzun aholkuak emanteko prest.

 

MARKA MOTAK

 

Hiru dimentsiotako marka

Pentsatu al duzu zure produktua zure marka izan daitekeela?

Marka asko horren produktuen forma, tamaina eta diseinuagatik ezaugarriak dira. Batzutan ontziratzea edo produktuaren kanpoko itxura hain bereizgarria da, zeren eta produktua zein konpainiakoa dela jakin dezakegula, izena agertu gabe. Denok badakigu Coca-Cola botilaren adibidea, guztiz ikonikoa, urteetan zehar aldatu izan bada ere. Baina hau ez da kasu bakarra, ezta hiru dimentsiotako marka mota hau aurkitzen dugun sektore bakarra ere, eta hemen aurki ditzakezu adibide batzuk:

M3713888(X) – “SOLIMON” – DERIVADOS CITRICOS, S.A. eta M3733092(6) –“THE RUSTIK BAKERY” – BIMBO, S.A

 

Posizio marka

Batzuetan, marka agertzen den lekua inportanteena delako.

Eta hori da posizio markak babesten duena, ikurra edo logotipoa baina produktuko leku zehatz batean kokatuta. Marka mota hau normalean agertzen da oinetakoetan, osagarrietan eta arropetan, beraz, zure produktuak mota honetakoak badira, pentsa posizio marka egokia izan daitekeela zuretzat.

EUTM 017901400 – Esquitino Payá, Daniel Franklin

 

Patroi marka

Ez da Louis Vuitton izan behar gure produktuak gure izenaz betetzeko.

Patroi marka batek gure arropak, poltsak, bitxiak edo produktuen ontziak bereizten lagun dezakegu eta gure markaren irudia gure bezeroen memorian irauntzeko, horrelako baliabide sinple bat erabilita: errepikapena. Diseinu egokia topatzen badugu patroi marka baten aldeko apustua egin dezakegu.

EUTM 17418121 – LA FOURNEE DOREE (société par actions simplifiée)

 

Kolore marka

Kolorea marka bat izan al daiteke?

Agian ez hasieran, baina denborarekin eta gure irudi korporatiboaz erabilera koherentea eta homogeneoa egiten badugu, jendeak gure produktu edo zerbitzu zeintzuk diren jakingo du soilik kolore konbinazio bat, edo kolore bat ikusi eta gero. Gure kasua bada, kolore bat gure produktu edo zerbitzuen negozioaren jatorria agerian uzteko nahikoa bada, kolore korporatibo hori marka gisa babestea baloratu dezakegu.

EUTM 008148934 – Duracell Batteries BVBA

 

Soinu marka

Soinuek sortzen duten memoria ezabaezin hori aprobetxatu eta babestu zure soinuak.

Harley Davidsonen motorra soinua entzuten dugunean, ez dugu ikusi behar zer den jakiteko. Gauza bera gertatzen da ordenagailua pizten dugunean eta Windows sonuia entzun eta gero. Zergatik ez gure produktuarekin edo eskaintzen ditugun zerbitzuekin lotutako soinuak babestea? Inork ezin duelako ukatu melodiak, soinuak edo abestiak gure memorian nola iraun dezakeen.

EUTM 012438628 – TWENTIETH CENTURY FOX FILM CORPORATION

 

Ba al dakizu zer musika den? Egin klika hemen. Ziur ezagutzen duzula!

 

Mugimendu marka

Gaur egun, marketin-kanpaina gehienak ikus-entzunezko komunikabideen bidez egiten dira, eta bertan lotzen dira irudia eta soinua. Mugimendu-markek hedabide horien erabilerara moldatzen dira eta dinamismoz hornitutako irudi publikoa bat eskaintzen dizkigute … gogoangarria izateko konbinazio ezin hobea. Egiaztatu nahi al duzu? Egin klika hemen:

 

EUTM 017894840 – Vodafone Group Public Limited Company

 

Holograma marka

Agian erregistratu dezakegun marka moten artean gutxien erabiltzen direnak marka holografikoak dira, ezezagunak edo, besterik gabe, gaur egun ez dutelako hainbeste difusiorik. Enpresa batzuk marka mota hau erregistratzen hasten dira. Denborak esango du egunerokotasunean parte hartzen amaitzen ote duten. Bitartean, adibide bat uzten dizuegu hemen: EUTM 017993401 – Google LLC.

 

Leave your thought here